Pintxopote antifaxista egingo dute Lazkaon irailaren 3an
Giroa tabernan Gazte Asanbladak prestatutako mojitoak izango dituzte salgai.
Lazkaoko Gazte Asanbladaren artxiboko argazkia. Hitza Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatuta, Pintxopote antifaxista egingo dute Lazkaon irailaren 3an, Gazte Festen atarian.
19:00etan hasiko dute egitaraua, Kattalin eta Nenufarrak taldeen kontzertuarekin. Ondoren, Sukia eta Markik hartuko dute lekukoa, eta trikitixa eta pandero doinuekin girotuko dute arratsaldea. Jarraian, argazki antifaxista egingo dute.
Horrez gain, Giroa tabernan Gazte Asanbladak prestatutako mojitoak izango dituzte salgai.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, Gazte Festen aurrerapen txiki bat ere egingo dute, urrian ospatuko dituzten festen atarian giroa berotzeko.













