230 pertsonek parte hartuko dute larunbateko kintoen bazkarian
Bigarrenez egingo dute Kintoburue asteburua Ormaiztegin, herriko kintoakl elkartzeko aitzakian.
Lehenengo Kintoburue Ormaiztegin, iazko irailean.Aimar Maiz Harrikalariak Gazte Asanbladak bigarren urtez antolatu du Kintoburue asteburuan. Ormaiztegiko kintoak elkartzeko aitzakia da ekimena, iaz arte zegoen hutsune bat betetzera etorria. Kintoen arteko bazkaria izango da larunbatean ekimen nagusia, baina egitasmoa ez da egun bakarrera mugatuko. Ostiraletik hasiko dira giroa berotzen, eta bertso poteoa antolatu dute 19:30erako. Amets Zubizarreta, Maddi Aiestaran eta Oihana Arana arituko dira bertsotan.
Larunbata izango da Ormaiztegiko kintoak elkartzeko eguna. Iaz, hamarkada ezberdinetako 150 bat lagun elkartu ziren eta aurten, dezente gehiago izango dira eguerdian egingo duten bazkarian, 230 bat denera. 12:00etan kinToka txapelketa izango dute aurretik, 14:00etan bazkaria eta arratsaldean eta gauean musika emanaldiak: Dizbolo elektrotxaranga 19:00etatik aurrera eta Emaion erromerie taldea 22:00etan.
1960, 1970, 1980… hamarkada askotako lagun taldeek bat egin zuten iaz lehenengo kinto egunarekin, 90 urteren bueltakoak adinekoenak, baina gehienak, gazteak izan ziren.














