Urretxu eta Zumarragako udalek haur etorri berriei eskaintzen dizkieten euskara errefortzu saioetan irakasle izan nahi dutenentzako lan-poltsa deialdia
Urretxu eta Zumarragako udalek ikasle etorkinen errefortzu saioak emateko irakasleak kontratatzeko deialdia zabaldu dute. Eskaerak telematikoki edo Zumarragako udaletxean lor daitekeen eskaera orria beteta aurkez daitezke. Eskaerak irailaren 18ko 14:00ak arte aurkeztu ahalko dira. Zalantzak eta argibideak, euskara@zumarraga.eus helbidean edota 943 72 91 53 telefonoan (09:00-14:00).













