Javi Alonsoren argazki erakusketaren inaugurazioa
Ostiralean Javi Alonsok Zarraparraz kolektiboak antolatutako kontzertuetan ateratako argazkien erakusketa ireki zuen Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Ekitaldian Diana Jones herriko rock, blues eta soul musika taldeak jo zuen. Argazkiak hilaren 30a arte egongo dira ikusgai.













