‘Murren bidaia’ haurrentzako antzerkia
Datorren astelehenean, irailak 21, Murren bidaia txotxongilo ikuskizuna izango da Behibi´s antzerki taldearen eskutik. «Aurreiritzien eta zailtasunen gainetik dagoen adiskidetasun istorio bat» kontatzen du lanak, eta 5 urtetik gorako haur eta familiei zuzenduta dago. Saioa 18:00etan izango da, Guraso Elkartean.













