Asier Osinalde zumarragarraren ardi hanburgesak saritu dituzte
Landaolak eta Caixabankek Asier Osinalde eta Eli Elgarrestaren Gabiriako Baztarrika gaztandegia saritu dute, ardi haragiarekin egiten dituzten hanburgesengatik. Landa eremuko ekintzailetza proiektuak saritzen dituen Tierra de Oportunidades programaren barruan saritu dituzte. Gipuzkoako landa eremuko beste hiru egitasmo ere saritu dituzte: Berrobiko Freshentzia, Errezilgo Ibarbia Errezil Sagar Kooperatiba eta Ikaztegietako Balerdipeko Erleak. Saritu bakoitzak 1.000 euroko saria jaso du, proiektua ezagutarazteko eta zabaltzeko laguntzarekin batera. Bestalde, Rural Talentekin elkarlanean garatzen den El Reto estatu mailako prestakuntza lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.













