Urretxuko Adineko pertsonen astea ospatuko da irailaren 30etik urriaren 7ra
Aterpe jubilatu elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu adineko pertsonen astea ospatzeko. Irailaren 30a eta urriaren 7a bitartean egingo dira. Irailaren 30ean zine emanaldia izango da, urriaren 1ean belaunaldien arteko topaketa eta urriaren 7an adinkeriaren inguruko hitzaldia Borja Doncel-en eskutik. Ekintza guztiak jubilatuen lokalean izango dira arratsaldeko 17:00etan.
Saioak, ohikoa den bezala, doakoak izango dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, edo zalantzak argitzeko, interesdunek 693 900 568 telefonora edo gizarte@urretxu.eus helbidera jo dezakete.













