Nahi gabeko bakardadea sufritzen dutenei telefonoz deitu diete
Gaur goizean Zilarrezko Haria deien esprint solidarioa egin dute Zelai Arizti kultur etxean, Zumarragako eta Urretxuko udalek eta Nagusilan elkarteak antolatuta. Bi herrietako bizilagunek (elkarteetako ordezkariak, norbanakoak, ikasleak…) nahi gabeko bakardadea pairatzen dutenei deitu diete. Adin guztietako urretxuar eta zumarragarrek parte hartu dute. Horra hor parte hartu dutenen zerrenda eta hainbat argazki.
Zumarragako udaleko zinegotziak (Arantxa Gonzalez, Belen Baztarrika eta Ainhoa Osinalde), Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako langileak, Urretxuko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako langileak, Ostadar elkartea, Miriam Luqui, Katxalin elkartea, Bi-Tartean elkartea, Andoni Lubaki, Jon Plazaola, ZU Dantzaz, Maitane Ormazabal, Monica Leiva, Miren Arrieta, Aterpe Urretxuko jubilatuen elkartea, Irri Makila antzerki taldea, Gure Txoko Zumarragako jubilatuen elkartea, Nagusilan, Zintzo Mintzo, Goierri saskibaloi taldea, Goiargi abesbatza, helduentzako eskola, Joxe Mari Iparragirre institutua, Gainzuri ikastetxea, UGLE, Urretxu-Zumarraga ikastola eta odol emaileen elkartea.













