Desokupazio enpresa batek familia bat mehatxatu duela salatu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Aurreko astean Beasainen egon zirela eta familiak etxetik alde egin ezean etxean sarrera-kontrola jartzearekin mehatxatu zutela azaldu dute.
Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren protesta familia baten etxegabetzearen aurka, 2022an Beasainen.GESS Goierriko Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Beasainen adingabe bat duen familia bat mehatxatu duela D.IO Express desokupazio enpresak, hura etxegabetu nahian. Aurreko astean Beasainen egon zirela eta familiak etxetik alde egin ezean etxean sarrera-kontrola jartzearekin mehatxatu zutela azaldu dute.
Enpresa horien izaera faxistaz ohartarazi dute, “ahulen kontra indarkeria eta jazarpena erabiltzen” eta “ideia klasista eta arrazistak hedatzen” dituztela nabarmenduz.











