Geltokiko sarbidearen irekiera ekitaldia, atzeratuta
Herrigunea eta tren geltokia lotzen dituen azpiegitura, Ormaiztegin. Ormaiztegiko Udala Herrigunea eta tren geltokia lotuko dituen azpiegituraren lanak amaituta, ostiral honetarako iragarrita zegoen inaugurazio ekitaldia atzeratu behar izan du Ormaiztegiko Udalak, «arazo teknikoak» tarteko. Behin arazoak konponduta data berria zehaztu eta «laster» jakinaraziko dutela aurreratu dute.











