Herriko merkataritza sustatzeko bonuen kanpaina hirugarrenez antolatuko du Idiazabalgo Udalak
Kanpainan parte hartu nahi duten dendariek azaroaren 2tik 7ra eman dezakete izena udaletxean. Bonuak azaroaren 25ean jarriko dituzte salgai.
Iazko kanpainako kartela.Idiazabalgo Udala Idiazabalgo Udalak herriko merkataritza sustatzeko bonuen kanpaina antolatu du hirugarren urtez. Aurreko bi aldietan bezala, 500 bonu jarriko ditu salgai 20 euroko prezioan, eta erosleak 40 euroko gastua egin ahal izango du kanpainan parte hartzeko izena eman duten herriko komertzioetan. Aurtengo bonuen kanpainan parte hartu nahi duten dendariek azaroaren 2tik 6ra arteko epea izango dute kanpainan izena emateko, udaletxean.
Idiazabalgo Udalak 20.000 euroko diru laguntza jarriko du kanpaina aurrera eramateko, 2026ko Udaleko Aurrekontu Orokorrean aurreikusi bezala. Behin dendariak kanpainara atxikita, azaroaren 25ean jarriko dituzte bonuak salgai eta hurrengo egunetik aurrera erabili ahal izango dira, 2027ko urtarrilaren 5era bitartean. Herritar bakoitzak gehienez, bi bonu erosi ahal izango ditu. Balorazio positiboa egin izan dute orain arte herriko merkatariek.











