Kilometroak jaiaren eskertza-ekitaldia egingo dute Lazkaon
Bihar Senpereko biribilgunean hasiko da ekitaldia 17:30ean. Uxue Lasaren eskultura bat ipiniko dute Kilometroaken 50. edizioa gogoratzeko.
Urriaren 4an Kilometroaken 50. edizioa egin zen Lazkaon. Milatik gora boluntariok lagundu zuten eguna aurrera ateratzen eta lan hori aitortzeko eskertza-ekitaldia antolatu du Kilometroa-ek Lazkaon, bihar, 17:30ean. Ekitadia Senpereko biribilgunean hasiko da. Bertan, Nekane Artolak Ikastolen elkarteko lehendakariak eta Uxue Lasa eskulturgileak hitz egingo dute. Lasaren eskultura bat Senperen jarriko da. Ekitaldiak, ondoren, herriko plazan jarraituko du.











