San Martingo jaietarako txartelak salgai bihar eta astelehenean
Ekintza batzuetarako aurrez tiketak eskuratu behar dira. Festetako zapia ere salgai egongo da txartelekin batera.
Ataungo San Martingo Festak azaroaren 12an hasiko dira. Festetako ekintza batzuetarako aurrez tiketak erosi beharko dira. Txotxongilo emanaldirako txartela erosi beharko da, baina dohainik izango da. Patata tortila lehiaketakoak 5€ balioko ditu, kuadrilla bazkarikoak 20€ eta umeen bazkarikoak 5€. Txartelak saltzen bihar eskolan egongo dira 16:00etatik 17:00etara. Astelehenean ere egongo dira, baina, plazan eta 19:00etatik 20:00etara. Tiketekin batera festetako zapiak ere salgai egongo dira 5 euroren truke.











