Topa ostatuaren 1. festa eguna, azaroaren 7an
Ezkioko Topa ostatua. Ezkioko Santa Lutzi auzoan kokatuta dagoen Topa ostatuak bere lehenengo festa eguna antolatu du datorren azaroaren 7rako. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Aizkolari eta harri jasotzaileen erakustaldiarekin hasiko dute eguna eta toka txapelketa herrikoia izango da ondoren. Taichi makila dantza erakustaldia izango da eguerdian eta paella jana gero. Txartelak 5 euroan daude salgai. Arratsaldean, mus txapelketa izango da eta gauean afaria trikitilariek lagunduta. Txartelak 25 euroan eskuratu daitezke.












