VI. Tortobeer ospatuko dute larunbatean Ataunen
Kalustran izango da garagardo azoka, 18:00etan. Lau motatakoak izango dira: Basabe, Gerrigardo, Boga eta Basqueland.
Torto Gazte Asanbladak antolatutako Gazteburuko bazkaria, 2025ean.Torto Gazte Asanblada VI. Tortobeer festa ospatuko dute larunbatean Ataunen, Kalustran, 18:00etatik aurrera. Torto Gazte Asanbladak garagardo azokara lau motatako garagardoak eramango dituztela adierazi du: «Basabe, Gerrigardo, Boga eta Basqueland izango ditugu». Horretaz gain, iluntze aldera hot dog-ak afaltzeko ere eskainiko dute.












