Beasaingo 44. Txistulari Alardea, bihar, 50 bat txistularirekin
Euskal Herri osotik etorritako 50 bat txistularik parte hartuko dute, Aitor Alvarez zuzendari musikalaren gidaritzapean. Txistulariez gain, laguntzen ariko dira hainbat musikari, abeslari zein dantzari.
Beasaingo 43. Txistularien Alardea, 2025ean.Mikel De las Heras Bihar, urriak 31, Beasaingo 44. Txistulari Alardea egingo du Goizeresi Txistulari Elkarteak. Kalejira egingo dute aurrena, eta kontzertua ondoren. Askotariko estilotako piezak joko dituzte Gernika pasealekuko frontoian herritarren gozamenerako.
Euskal Herri osotik etorritako 50 bat txistularik parte hartuko dute, Aitor Alvarez zuzendari musikalaren gidaritzapean. 16:00etan elkartuko dira Gernika pasealekuko frontoian txistulari guztiak, entsegu orokorra egiteko, eta, 19:00etan, kalejira egingo dute Beasaingo kaleetatik. Gernika pasealekuko frontoira itzulita, 19:30ean hasiko da kontzertua. Larraitz Goikoetxeak egingo ditu aurkezle lanak.
Txistulariez gain, laguntzen ariko dira hainbat musikari, abeslari zein dantzari: metal boskotea, Loinatz abesbatza, Maddi Otamendi, Julen Iraola eta Aritz Markinez abeslariak, Maialen Olano piano jotzailea, Karlos Alkala perkusionista, Aurtzaka dantza taldea, Alain Ezeiza gitarra jotzailea eta Dani Lerma baxu jotzailea.
Hamabi pieza joko dituzte emanaldian: Musika plazan II (Xabier Zabala), Ozkorri fandangoa (Hilario Olazaran-Txomin Agirregomezkortaren moldaketa), Ariñe, arin (Aitor Alvarezen moldaketa), Birigarroa (Isidro Ansorena-J.I. Ansorenaren moldaketa), Jaialdia (Iñaki Urkizu-Iñaki Telleriaren moldaketa), Bizar dantza (J.I. Ansorenaren moldaketa), Hemen gaude (Ken 7-Xabier Zabalaren moldaketa), Kantuz (Anje Duhalde-Iñaki Telleriaren moldaketa), Beasaingo martxa (Ramon Aranburu Irizar-Aitor Alvarezen moldaketa), Amaia operaren Ezpata dantza (Jesus Guridi-J.I. Ansorenaren moldaketa), Elektrizitatea (Zea Mays-Aitor Alvarezen moldaketa) eta Sumendiak+Zuengatik topa (ETS-Aitor Alvarezen moldaketa).











