Jubilatuen eguneko bazkarirako izen ematea irekita
Itsasoko jubilatuen ospakizuneko taldeko irudi bat artxiboko argazki batean. Itsaso Herria Itsasoko jubilatuen ospakizuna egingo dute azaroaren 8an. Meza, taldeko argazkia eta Mandubiko bentan bazkaria daude antolatuta. Bazkaria erreserbatzeko Itsasoko udaletxean eman daiteke izena azaroaren 4ra arte. Whatsappez 628 437 422an edo udala@itsaso.eus-en. Jubilatuentzako prezioa 23,5 euro da; gainontzekoentzat, 47 euro.











