Indarkeria matxista digitalaren inguruko hitzaldia, astelehenean Ordizian
18:00etan izango da, Barrena jauregian. Kimetz emakumeen elkarteak antolatu duen jarduera da.
Barrena Jauregia irudian. Ordiziako Udala Azaroaren 25a gerturatzen ari den honetan, Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak indarkeria matxista digitalaren inguruko hitzaldia antolatu du datorren astelehenerako, azaroak 9. Barrena jauregian egin dute hitzordua, arratsaldeko 18:00etan hasita, eta pantailetan ere maiz agertzen den indarkeria matxista izango dute hizpide.
Gizarte integratzailea, komunikatzailea eta genero-berdintasunean aditua den Iratxe Rodriguezek gidatuko du saioa, eta gaiaren inguruan interesa izan dezaketen ordiziar guztiei egin die bertaratzeko deia. Kimetz elkartearen ekimenez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin antolatu duten jarduera da.












