Ordiziako kirol elkarteek euskarazko prestakuntzarako dirulaguntzak eska ditzakete jada
Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 4an amaituko da. Udalaren webguneko zerbitzu telematikoen bidez aurkeztu behar dira eskabideak.
Ordiziako udaletxea.Loinaz Agirre. Ordiziako kirol elkarteek euskarazko prestakuntzarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu berri du Ordiziako Udalak. Ekimenaren helburua da euskararen presentzia indartzea kirol arloan eta elkarteei laguntza ematea beren jarduerarekin lotutako ikastaroak euskaraz eskaintzeko.
Laguntzak Ordiziako kirol elkarteentzat dira, baldin eta kirol arloan euskararen erabilera sustatzeko udalarekin hitzarmena sinatuta badute eta antolatutako ikastaroa euskara hutsean ematen bada. Hori gutxi ez, eta elkarteek Gizarte Segurantzarekiko, Ogasunarekiko eta Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean izan beharko dituzte, eta bide batez, dirulaguntzen araudi orokorrean jasotako baldintzak bete.
Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 4an amaituko da eta eskabideak Udalaren webguneko zerbitzu telematikoen bidez aurkeztu beharko dira.












