Euskararen eguna

Bertso afaria eta Mihiluze herrikoia Zaldibian

Ekintzetan izena-emateko azken eguna abenduaren 4a da.

Zaldibiako Gazte Asanbladak ekainean antolatutako Gazte Festetako baltsa jaitsierako argazki bat.iñaki Gurrutxaga

Euskararen Egunaren harira Zaldibiako Gazte Asanbladak Mihiluze herrikoia eta bertso afaria antolatu ditu abenduaren 4an. Ekintzetan izena emateko azken eguna abenduaren 1a izango da. Mihiluzen binaka izena eman behar da, 645 434 107 telefonora deituta. Bertso afarirako txartelak Zaldibiako tabernetan daude 10 euroan. Afarian bertsotan June Aiestaran, Gorka Pagonabarraga eta Elixabet Etxandi izango dira. 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa