Buruarinen saioan izen emateko epea zabalik
Zegamako Udalak buruarinak egiteko tailerra antolatu du abenduaren 27rako, gaztelekuan. Izen ematea irekita dago abenduaren 13ra arte. Saioak bi orduko iraupena izango du. Ume bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko da. Izena udaletxean eman daiteke eta izena ematerakoan aukeran jarri dituzten buruarinetatik zein egin behar den adierazi beharko da.













