zerbitzuak

Gizarte Segurantzaren Beasaingo bulegoa itxi dute, behin-behinean

Eskualdeko herritarrei ematen die zerbitzua, eskualdeko bulego bakarra baita. "Ezinbesteko kausagatik, besterik agindu arte" itxi dute.

Gizarte Segurantzan jarri duten oharra, gaur goizean.Laida Goiburu

Gizarte Segurantzaren Institutuaren Beasaingo arreta eta informazio zentroa itxi egin dute, behin-behinean. Eskualdeko herritarrei ematen die zerbitzua, eskualdeko bulego bakarra baita. Baina atzo izan zuen azken eguna, oraingoz. Gaurtik, kartel bat eskegi dute atean, “ezinbesteko kausagatik, besterik agindu arte”, instalazioak publikoarentzat itxita egongo direla jakinarazteko.

Bitartean, aurretiko hitzordua 901 10 65 70 edo 915 41 25 30 telefono zenbakietara deituta edo Gizarte Segurantzaren web orrian sartuta hartu daitekeela azaldu dute.

Tolosan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren bulego bat dago. Bestela, Gipuzkoan, Eibar, Irun, Zarautz eta Donostian daude Gizarte Segurantzaren Institutuaren zentroak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa