IC & HODI beasaindarrak Gaztea Maketa Lehiaketako aurre finalistetako bat dira
Finalerako, epaimahaiak hiru aukeratuko ditu, eta laugarrena publikoaren esku egongo da. Gaztearen webgunean eman behar da botoa.
IC & HODI bikote beasaindarra.Hitza IC & HODI bikote beasaindarra Gaztea Maketa Lehiaketako aurre finalisten artean dago. Hogei dira guztira Gazteak antolatutako lehiaketa horretako aurre finalistak, eta lauk bakarrik lortuko dute abenduaren 17an izango den finalera iristea.
Gari Ugartek, Marenek eta Julen Idigorasek osatutako epaimahaiak aurtengo lehiaketan jasotako 71 proposamenak entzun eta onenak hautatu dituzte aurre finalista gisa.
Horietatik, finalerako, epaimahaiak hiru aukeratuko ditu, eta laugarrena publikoaren esku egongo da. Horretarako, bozketa epea ireki du irrati kateak. Gaztearen webgunean eman behar da botoa.
IC & HODI bikoteaz gain, I See Explosions, AntiMeta, Antton L.O., Asfv, Bakko, Del Val, Deriba, GENUS VALGO, Goodbye Keppler, Ilargi, Kullen, Monday Potions, Mandarinas al Sol, Oihane, Pangea Pop, Silkat, Unai Cantabrana, URAIIN eta ANTON dira aurtengo aurre finalistak.
Publikoak aukeratzen duenak, gainera, Entzuleen Saria jasoko du, 2.500 euroko sariarekin.













