Ortzadar-en argazki erakusketa gaur inauguratuko dute
19:00etan inauguratuko dute, Barrenako erakusketa gelan eta abenduaren 18ra arte egongo da ikusgai.
Ortzadar Argazki Elkarteak antolatutako Ortzadar Ordizia XVII. argazki erakusketaren inaugurazioa egingo dute gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, Barrenako erakusketa gelan. Abenduaren 19ra arte egongo dira lanak ikusgai, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00etara bitartean. Ortzadar-eko kideen argazkiak dira, Ordizian zein herritik kanpo ateratakoak. Gaiak ere askotarikoak dira: paisaia, natura, kale-soslaia, aisia, kirola…













