
Material sintetikoek lekurik gabe utzi dute artilea merkatuan. Garai batean baserrien diru iturri zena soberakin bilakatu da egun. Teknikariak lanean ari dira, berriz ere, artileari balioa emateko.

Artilea gaur egun baliorik ez duen lehengaia da. Artzainek bota edo oso prezio baxuetan saltzen dute. Saran, Iletegia proiektua sortu dute, artilea erabiliz koltxoiak eta edredoiak egiten dituzte.






