
Ertzaintzak 2007 eta 2011 artean artxiboetatik lapurtutako balio historiko handiko 2.000 gutun berreskuratu ditu. Bergarako artxibokoak izan ziren lapurretaz konturatu zirenak. Ertzaintzak Gutunak izeneko operazio abian jarri zuen eta zigilu

Urretxuko Udalak udaltzaingoaren bulegoen egokitze lanak bukatu ditu. Hori dela eta, hemendik aurrera herritarrak ohiko sarreratik sartu behar dira udaletxera eta udaltzaingoaren bulegoetara: Abenida kaleko sarreratik. Urretxuko Udalak udaletxea zaharberritu

Urtetan isilpean egindako lana bere ordaina eta aitortza jasotzen ari da azken urteotan. Izan ere, Juan Joxe Agirrek beneditarren artxiboan 40 urtez ...

Hiru urte bete ditu Lazkaoko Beneditarren Artxibo berriak. 2010eko abenduan inauguratu zuten eraikina, monasterioaren alboko bi solairuko etxe modernoa eta egokia. 2011ko udaberrian eratu zuten fundazioa beneditarrek, Lazkaoko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Artxiboa ez da baltsa, ordea. Etengabeko iturria da hara iristen den funtsen emaria. Lehendik iturburu oparoak eta emankorrak aurkitu izanagatik. Lehena eta oraina nabarmen bereizi ziren duela hiru urteko erabaki horietan.

http://youtu.be/6rsxAw_rwUc Lazkaoko fraide beneditarren artxiboa erreferente garrantzitsuenetakoa da Euskal Herriko politika, gizarte eta kultur mugimenduen garapena ulertzeko orduan. Duela hiru urte zabaldu zuten eraikin berria, eta etenik gabe jarraitzen dute funts berriak jasotzen eta lehendik dituztenak ikertzaileen eskura jartzen. GoiBerri aldizkariak bertatik bertara ezagutu nahi izan du egunerokoan artxiboko langileek egiten duten lana. Bihartik aurrera irakurri ahal izango da erreportaje osoa.

Zumarragako Udalak artxiboko lan bat gazteleratik euskarara itzultzeko beka atera du. Beka 1.200 eurokoa izango da eta izena emateko epea datorren ostegunean amaituko da. Unibertsitate titulua edukitzea eta euskara maila






