
http://youtu.be/HSnuarzmEqk Ataun of the dead film laburrak izan zuen harrera ikusita, eta azken egunetan sare sozialetan zabaldu diren irudiei eta bideoei esker, ikusmina sortu du Joxean's hil eben. Ataun of the dead II filmak. Horren erakusgarri da asteburuan Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan egin duten emanaldia. Jende ugari bildu zen bertan, Katihotsak taldekoen azken lana ikusteko. Egileek, filmaren inguruko azalpenak ere eman zituzten. Lehen saioa ikusterik izan ez dutenek, Beasainen izango dute hurrengo aukera; otsailaren 7an egingo dute emanaldia, 22:00etan, Usurbe antzokian.

http://youtu.be/QlDucg4RKgU Lagunarteko lehen emanaldia egin ondoren, bihar izango da Joxean's hil eben. Ataun of the dead II film laburraren estreinaldi ofiziala. Eta aurrenekoarekin egin zuten bezala, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan egingo dute. Izan ere, general karlista da filmaren protagonistetako bat. Bigarren edizio honetan, ordea, karlistak Joxe Antonio Agirre eta haren banpiroekin lehiatuko dira, lehendakaritza lortzeko borroka basati batean.

Lehendakaritzara alderdi ez abertzale bat iritsi dela ikusita, bi zientzialari karlista Zumalakerregi berpizten saiatuko dira, egoera bere onera bueltarazi nahian. Esperimentua ez ...








