
Lehen errefusatu zuen akordioa berreskuratu du banketxeak, eta urtea bukatzerako itxi du hiru urte luzatu duen operazioa. Eraikina eta lur saila 60.000na euroan erosi dira.

Erabileraz, betidanik aipatu izan den liburutegia kokatzea da asmo bat. «Baina gehiagorako ere lekua egongo da», adierazi du Martin Aramendi alkateak.

