
Duela minutu batzuk atera da Intxaurrondoko kuarteletik. «Terrorismoaren goratze» eta «biktimen umiliazio» delituak egozten dizkiote presoei harrerak antolatzeagatik, El Mundoren arabera

Poliziak gizaki-salerosketa, proxenetismoa, substantzia estupefazienteen trafikoa eta kapitalaren zuriketa leporatzen diete zortzi atxilotuei. Beasainen, Tolosan eta Bergaran egin zituzten atxiloketak pasa den astean

Elkarretaratzea deitu dute, presoen abokatuen atxilotzea salatzeko. Elkarretaratzea gaur arratsaldean egingo dute, 19:30ean, Areizaga-Kalebarren plazan. The post Elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:30ean Areizaga-Kalebarrenen, atzoko atxiloketak salat...

http://youtu.be/KC8DOi84Peg Frankismo garaiko Ordena Publikoaren Auzitegiaren bortizkeria eta errepresioa jasan zuten emakumeei Urrezko Domina eman die Gipuzkoako Foru Aldundiak, aitortza moduan. Egoera horretatik pasatako hiru emakume zaldibiarren testigantzak bildu ditu GoiBerri aldizkariak. Arantxa Jauregi, Gurutze Sukia eta Teodora Nazabal dira hiru emakume horiek. Erreportaje osoa, bihartik aurrera irakurri ahal izango da, GoiBerri astekariaren 107. zenbakian.

Atzo goizaldeko laurak aldera gertatu zela jakinarazi du Segurtasun Sailak, eta gertakariaren unean bertan ziren lekukoek Ertzaintzari azaldu ziotenez, garajeen barnealdetik metal hotsak entzun zituztenean eman zuten abisua. Ertzainek bi gazteak garajearen oinezkoentzako atetik irteten ikusi zituzten, baita eskailera batzuetatik ibai aldera zihoazela ere. Bertan zirela, gazte bat objektu bat gordetzen saiatzen ari zela ikusi zuten ertzainek. Jarraian egiaztatu ahal izan zutenez, lapurreta egiteko erabilitako pikotx bat zen.

5 goierritar epaituko dituzte: Eusebio Lasa, Asier Imaz, Peio Galvez, Egoitz Apaolaza eta Karmele Aierbe

Gauerdian atxilotu dituzte laurak, eta horietatik hiru adin txikikoak dira

