
Gabiriako eta Azpeitiako taldeen arteko bertso desafioa egingo dute. Bildutako dirua, auzipetuei isuna ordaintzen laguntzeko izango da.




Goierriko bost auzipetuak Madrilen dira dagoeneko; azken atxiloketak direla eta, gaurko saioa bertan behera uzteko eskatuko dute

Datozen asteetan hasiko dira ezker abertzaleko gazte erakundeen eta ‘herriko tabernen’ kontrako epaiketak. Hiru goierritar daude auzipetuen artean; Jon Gorrotxategi, Xumai Matxain eta Ion Telleria. ETAko kide izatea leporatzen diete denei. Beraiek ordea, argi dute “lan politikoa egiteagatik” daudela prozesatuta. Hirurak bildu ditu GoiBerri aldizkariak, aste honetako erreportaje nagusian. Bertan esandakoen laburpen bat ikus daiteke bideo honetan.






