
Urriaren 6an, 7an eta 8an hitzaldi eta haurrentzat joko bana antolatu ditu udalak, klima aldaketaren eta biodibertsitate galeraren gaiari buruz. Bestetik, baso lurrak erosteko ekimena abiatuko du udalak, utzita dauden pinudiak erosi eta bertako basoa berreskuratzeko.

Sei motatako 50 zuhaitz landare sartu dituzte itsasoarrek gaur goizean, San Lorentzo ermita aldeko malkarretan. Itsasoko Udalak iaz erosi zituen sail horiek, eta bertako basoa eta biodibertsitatea zaintzeko proiektua ari dira garatzen Aranzadi zientzia elkartearekin.

Bart goizaldean sutea izan da Aztiria auzotik gorago dagoen mendi sail batean, Mutiloako partean, 05:00ak aldera. Gipuzkoako suhiltzaileek itzali dute. Baso-bidean bertan kiskalitako auto bat topatu dute, matrikularik gabe. Han sortu da sutea.

‘Zegama:?Basoaren kultura’ egitasmoaren barruan, bederatzi pago kimatu eta horiek ezagutzeko bisita antolatu dute. Anduetza parketxean txondorra piztuko dute larunbatean