
Zumarragako Udala Argixao estadioko atletismo pista berritzen ari da. Pista berritua irailaren 15ean inauguratuko dute, Goierri Garaia eta Argixao Atleta Herrikoiak taldeen erakustaldi batekin. Argixaoko atletismo pista 1990eko hamarkada hasieran

Urretxuko Pagoeta udal igerilekua etengabe ura galtzen ari da eta, horren ondorioz, konponketa lan handi bat behar du. Udal gobernua gai horren inguruan hausnartzen ari da eta herritarren iritzia jaso

Bidean materiala bota eta areka berriak egin dituzte. Lanak dagoeneko amaituta daude. Olariagako txaboletara doan bidea berrituko dute aurrerago.

Lehenengo faseko lanak dira, eta barruko sarbideetan eta atxikitako eraikinean egingo dira .2.833.490 eurokoa da kostua eta lanak 18 hilabete luzatuko dira

Euskal Jaietako aparteko azoka egingo dute bihar Ordizian, urteko garrantzitsuena. Egun horren momentu gorena izan ohi da gazta lehiaketa; aurten gainera, berrikuntzekin dator

http://youtu.be/YiyIYdO5UIg Sei urteko ibilbidea egin eta gero, aro berri bati ekingo dio otamotz.com webguneak. Urretxuko eta Zumarragako albisteak sarean ere euskaraz zabaltzeko asmoarekin sortu zuen ataria Zintzo Mintzo elkarteak, eta urte hauetan, bi herriotako erreferente izatea lortu du. Hainbat hilabetetako berrikuntza lanaren ondoren, bihartik aurrera ikusi ahal izango da emaitza. Aste honetan, herriko elkarteei aurkeztu diete proiektua, haiek ere, webgunearen parte izatea baita aro berri honetarako helburuetako bat.