
Joakin eta Jokin Izagirre segurar aita-semeek urteak daramatzate bola jokoan. Azken urteetan bolateak bizi izan duen bilakaeraren eredu dira. Segurako taldean ...

Gero eta emakumezko gehiagok parte hartzen du bola jokoan. Denboraldi honetan hiru talde aritu dira taldekako lehiaketan; gizonezkoekin batera aritzen dira tiraldietan lehian.


Abenduko batzar nagusian lehendakari aldaketa gauzatu zen Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioan. 2000tik kargua izan duen Luis Aizpeolea zeraindarrak utzi, eta Zeraingo beste ...

Urtarrilaren 6an hasi zen bolatako denboraldia, Goierrin. Legazpin Errege eguneko tiraldia izan zen, eta 10 urteko mutiko batek lehen aldiz bota zuen. Erregeek ekarritako oparitxo bat izan zen bola jokoarentzat, aspaldian oso bakana baita gazteen —are haurren— presentzia. Tradiziozko herri kirol gehienak bezalaxe, herri edo bailara gutxi batzuek eusten diote bolateari. Goierri, tartean. Gipuzkoa mailako edo eskualdeko lehiaketetan erregularki parte hartu ohi duen bolari multzoa gutxitzen ari da, pixkanaka. Eta batez besteko adina, igotzen.




