
Ehunmiliak proba bihar abiatuko da, 18:00etan, eta 23:00etan Goierriko Bi Handiak. Marimurumendi, igandean 09:00etan.

1.500 boluntario behar ditu antolakuntzak; uztailaren 10etik 12ra bitartean jokatuko dira Ehunmiliak, Goierriko Bi Handiak eta MariMundi Maratoia lasterketak

http://youtu.be/Yqqviv0KERY Hilabete baino gutxiago gelditzen da Ehunmiliak eta G2H mendi lasterketak jokatzeko. Antolatzaileak buru-belarri dabiltza prestaketa lanetan, eta aste honetan, boluntario izan nahi dutenei dei berezia egin diete, aurrez izena eman dezaten. Boluntario izan nahi dutenek galdetegi bat bete behar dute webgunean, eta ondoren antolatzaileak jarriko dira bakoitzarekin harremanetan.