Joseba Beloki txirrindulari ohiak zabaldu du ziriko denboraldia ofizialki, gaur, Ataunen. Sagar uzta txarrak baldintzatu du ekoizpena. Sagardoa alkohol gehiagorekin eta koloretsuagoa etorri da.
Larunbatean bozkatu zuten herritarrek pintxo gustukoena, VII. Pintxo Lehiaketan parte hartu zuten hiru tabernetan. Eskola Zaharra tabernako Enrique Espinosak jaso du lehen saria. Jubilatuen jokoetako emaitzak ere eman ditu udalak.
Olano harategiak irabazi du gaur Beasainen jokatu den 37. Odolki Txapelketa. Puntu alde handia atera dio bigarren sailkatu den Mujika Anaiak harategi beasaindarrari. Lau finalistetatik hiru, Beasaingoak. Zortzi odolkigilek aurkeztu dituzte hestebeteak.
Municheko garagardo festaren zaleek aitzakia eta garaia baliatuko dituzte, bailaran ere juntadizoak egiteko. Ordizia Errugbik Lazkaomendin antolatu du bazkaria, eta Ataungo gazteek eta Lurra Dantza Taldeak, garagardo feria.
Mikel Zeberio gastronomoari ez zaio gustatzen nongoa den esatea. «Nire jolasa da. Bizkaian gipuzkoarra naiz, eta Gipuzkoan bizkaitarra. Baina nafarra ere ...
Mondeju egite ikastaroa antolatu du Jentilbaratza kultur elkarteak, Ataunen, irailaren 24rako. Pili Barandiaran ataundarrak emango ditu azalpenak.
Urtero egin ohi dute Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko jubilatu egoitzen arteko gastronomia lehiaketa
Ekain Kulturalaren harira antolatu dute gastro azoka, eta jada egonkortuta dagoen ekintza da. Jende ugari hurbildu da jakiak dastatzera
Egun osoan zehar egingo dute gaur Kulturen Azoka Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Ekitaldia Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak antolatu du, bosgarren urtez. Mahai honetan jatorri ezberdinetako urretxuarrek parte hartzen