http://youtu.be/wfc4EiaxI5M Gaur goizean Gaztaren ibilbidea aurkeztu dute Segurako Ondarre nekazalturismoan. Ekitaldian, Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak, Igor Eguren Goiturreko lehendakariak, Leire Arandia Erro Kooperatibako kideak, Asier Arrese Hazi enpresako kudeatzaileak, Arantza Madariaga Basquetour-eko zuzendariak eta Ion Peli Uriguen Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatuak parte hartu dute. Idiazabal, Segura eta Zegamako alkateak, Idiazabal jatorri izendapeneko arduradunak eta interpretazio zentroetako arduradunak ere bertan egon dira.
Produktu turistiko berri modura aurkeztu zen iaz GR-283a edo Gaztaren ibilbidea, turismoa kirolarekin, gastronomiarekin eta kulturarekin uztartzeko.