Urola taldeko Gema Hernandezek Sariñenako (Huesca) triatloia irabazi zuen igandean. 1.900 metro egin zituen igerian, 74 bizikletan eta 14 korrikan. Bera izan zen klubeko partaide bakarra. Ander Erauskin, Pablo Manuel
Pasa den asteburuan Vichyn (Frantzia) egin den Ironman proban parte hartu du Gema Hernandez triatletak (Urretxu, 1978). Oso gustuko du kirola, eta labide ere bihurtu du. Zumarragako Ispilla kiroldegian egiten du lan eta duatloietan eta triatloietan parte hartzen du. Iaz, ordea, Ironman proba batean parte hartzea erabaki zuen, eta Frantziakoa izan da lehena. Emaitza bikaina lortu du, gainera: 35 eta 39 urte arteko emakumeen artean Europako txapeldun tituluarekin itzuli da Vichytik.