http://youtu.be/Z_U5jIahB4g Goierri Garaiko Koordinadora Feministak antolatuta, sexu askatasuna aldarrikatzeko kale antzezlana egin dute Areizaga-Kalebarren plazan. Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunaren harira Goierri Garaiko udalek bultzatutako egitarauaren ekitaldietako bat izan da. Zapata galdua, printzesa hila performance-arekin, "gorputza aldarrikapen politikorako tresna gisa" erabili nahi dute, emakumeei "ezartzen zazikien etiketak" eta "gure gizartean oso errotuta dauden gorputzarenkin lotutako arreiritziak" suntsitzeko asmoz.