Ferrovial-Ansareo aldi baterako enpresa elkartea izango da aurrerantzean Urretxuko kaleak garbituko dituena. Horretarako, herritarrekin hartu-emana landuko du. Urretxubiziz.com webgunearen bidez, urretxuarrek euren kexak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte. Gainera, enpresak kale garbiketaren nondik norakoen berri emango du. Helburua herritarren parte hartzea sustatzea eta ingurugiro hezkuntza hobetzea dira. Berri zabalagoa, biharko Hitzan.
Zumarragako udalbatzak aho batez esleitu dio kale garbiketa FCC Zerbitzuak enpresari, baina esleipena ez da oraindik behin betikoa. Enpresa honek Cespa enpresari hartu dio aurre esleipena egiteko puntu kontaketan, eta BEZ barne 551.639 euroan eman diote Zumarragako kaleak garbitzeko lana. Herenegungo osoko bilkuraren gai zerrendan ez zegoen kale garbiketaren gaia, baina idazkariak bozketaren urgentziaren alde edo kontra zeuden bozkatzeko eskatu zien zinegotzi guztiei, eta aurretik adostu bezala denek aldeko botoa eman zuten.