
Karrozeroek eta herriko gazte mugimenduak manifestazioa deitu ditu gaur iluntzerako, karrozeroek aste honetan jasan duten erasoari erantzuteko. Manifestazioa 20:00etan abiatuko da, Areizaga-Kalebarren plazatik. Horra hor manifestazioa deitu dutenek bidali duten

'Amiantoak hil egiten du' lelopean, aurten amiantoagatik hildako lankideak, Migel Mari Arrese, Santos Cotelo Puente, Tomas Nazabal Mimendia eta Tomas Alcalde Garcia omendu dituzte

Manifestazioa 12:00etan aterako da udaletxetik eta Legazpiar orori parte hartzeko deia egin diete

Urretxu eta Zumarragako pentsiodunek eta beraien eskaeren alde dauden beste herritar askok kontzentrazioa egin dute gaur goizean Areizaga-Kalebarren plazan. Pentsioak KPIaren arabera igotzea eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatu

Larunbatean manifestazioa egingo dute Iruñan Altsasukoak Aske ekimenak antolatuta. Urretxu eta Zumarragan autobusa antolatu dute bertara joateko. 16:00etan irtengo da, Areizaga-Kalebarren plazatik. Berit, Apatxe eta Ziaboga tabernetan eman daiteke izena.

Koordinadora Feministak manifestazioa deitu du asteazkenerako. Areizaga-Kalebarren plazatik irtengo da, 19:00etan. Horra hor manifestazioa iragartzeko egin duten bideoa.