mendia

Arriarango mendi lasterketa eta euskal selekzioaren saioa, larunbatean

Bealak korrikalari taldeak eta Intxaurpe elkarteak antolatuta, aurreneko mendi lasterketa egingo dute larunbatean, Arriaranen. Proba nagusia arratsaldean izango da, baina haren aurretik, umeentzako saio berezi bat eta bazkari herrikoia antolatu dituzte...

Beasaingo Hitza

Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolakoak Irimo mendian

Aita Iparragirre herri eskolakoek elur artean egin dute mendi irteera. Urretxutik abiatu ziren, eta Santa Barbaratik gora Irimorainoko bidea osatu zuten. Ttonttorreko postontziaren inguruan bildu eta bertsoa idatzi zuten guztien artean. Postontzia irek...

Estitxu Imaz

Aizkorri elkarteak irteera egingo du Uzturrera

Tolosako inauteriak direla eta, Aizkorri mendizale elkarteak urteroko irteera antolatu du iganderako; Uzturre mendira hoango dira. Irteeran parte hartu nahi dutenek, ostiralean, 20:00etan joan beharko du elkartearen egoitzara.

Beasaingo Hitza

Urkiara egingo dute irteera igandean mendizaleek

Herri ingurutik gehiegi urrutiratu gabe egingo dute irteera igandean Ordiziako Mendizaleak taldekoek. 08:00etan abiatuko dira Ordiziatik Gantzarain aldera, eta Urripatz eta Leizia aldera jo ondoren, Urkian geldialdia egingo dute. Han, Ander Barandiaran...

Ordiziako Hitza

Mendizaleek irteera egingo dute asteazkenean

Ordiziako Mendizaleek urteko azken irteera antolatu  dute datorren asteazkenerako. Dima eta Baltzola arteko bidea egingo dute. 07:00etan aterako dira Ordiziatik. Bestalde, datorren astelehen eta asteartean ere izango da federatu txartela berritzeko au...

Ordiziako Hitza

Somportera irteera antolatu du Arrastakak

Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du Somportera, eskiatzera joateko. Ekainaren 17an eta 18an izango da irteera, eta bertan parte hartzeko datorren asteartean egingo duten bilerara joatea beharrezkoa izango da. Bilera Ehunmiliak-Arrastakaren bule...

Beasaingo Hitza

Mikel Saez de Urabain: «Bakarka eskalatzea asko gustatzen zait, sentsazio hobeak izaten ditut askotan»

Ordiziako Daltonak izeneko taldearen eskutik hasi zen eskalatzen Mikel Saez de Urabain (Ordizia, 1968). Ordiziako elizaren paretak izan zituen probaleku hasiera batean, gero Goierri inguruko eskalada guneak, handik Pirinioak, Alpeak… Gaur egun Euskal Herriko alpinistarik gorenenetakoa da, baina umiltasuna ikur hartuta. Barrena kultur etxean du saioa etzi, 19:30ean. Alaskako (AEB) Mount Hunter mendian udaberrian egindako eskaladari buruz ariko zara etzi Ordiziako mendi astean. Zer erakutsiko duzu? Diapositiba batzuk izango dira, nik ez dut muntaiarik egiten. Musika jarriko dut, eta argazkiei buruzko azalpenak emango ditut. Emanaldi bat egitean informazioa ematea gustatzen zait, transmisio hori egotea. Alaskan izan naiz, eta hara joateko zer eramatea komeni den, zer tramite egin behar diren, ingurua zer iruditu zaidan, zer sentsazio izan ditudan… Horri buruz ariko naiz. Eta zer sentsazioa izan zenituen? Alaskan eskalatzea oso berezia da. Artikotik oso gertu dago, isolatuta zaude. Hegazkin arin batek han uzten zaitu, alde egiten du, eta han gelditzen zara. Psikologikoki eragina du horrek, gogorra egiten da, inguruan ikusten den guztia elurra eta izotza baita. Gainera, elurrak bere arriskuak ditu, inguru guztia pitzaduraz josita dago, eta lotzen ez bazara ezin zara ibili. Gero elur ekaitzak daude, hotza… Bigarren aldia da haruntza joan naizela. Igoera zer moduzkoa izan zen? Mount Hunterreko [...]

Iñaki Gurrutxaga

2012an ere Ehunmiliak eta G2H lasterketak egingo dituztela iragarri dute

Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probako antolatzaileek iragarri dutenez, 2012an ere antolatuko dituzte bi lasterketak. Uztailaren 13tik 15erako asteburuan izango dira. Mikel Valdibielsok azaldu duenez, «jendeak hala eskatu duelako antolatuko ditugu probak datorren urtean ere». Izan ere, korrikalariek, boluntario lanetan aritu direnek eta probako antolatzaileek, lasterketen inguruan hitz onak besterik ez dituzte izan bi urte hauetan, eta ekonomikoki zituzten arazoak ere gainditu dituztenez, berriz lanari ekitea erabaki dute. Momentuz, dendarekin Lasterketak antolatzeko erabakia hartuta, «oraindik hobetzeko dauden puntuetan» hasiko dira lanean antolatzaileak. Valdibielsok azaldu duenez, aurten ere webgunea berritzeko asmoa dute, eta informazio mailan ere hainbat hobekuntza egin nahi dituzte. Beasainen lanean aritzen den taldea ere handitu nahi dutela esan du antolatzaileen buruak, aurreko urteetan eskas antzean ibili direla argudiatuz. Lan horiekin hasi aurretik ordea, Beasainen duten denda indartu nahi dute, eta gogorarazi dute lokala irekita dagoela egunero 17:30etik 20:00etara. Lasterketaren inguruko arropa eta bestelako materiala izaten dute salgai bulegoan.  

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa