minbizia

«Web plataformari esker gaixoak gutxiagotan joaten dira larrialdietara»

Donostia Ospitaleko Ido Onkoematologia unitatean lan egiten du Beasaingo Elena Uranga erizainak. Azken aldian, minbizia duten gaixoek kimioterapia tratamendua jasotzen duten ...

Goierriko Hitza

Minbizia saihesteko, elikadura

Martxoaren 31 koloneko minbiziaren aurkako eguna da. Hori dela eta, Gipuzkoako minbiziaren aurkako elkarteak minbizia  mota horren aurkako kanpaina bat abian jarri du. ...

Goierriko Hitza

Movember, biboteen aroa

Prostata eta barrabiletako minbiziaren inguruko kontzientzia lantzeko sortu zen Movember egitasmoa, Australian. Urte gutxiren buruan, mundu osora zabaldu da, eta Ordizian, bosgarren ...

Goierriko Hitza

Karramarroa, biziaren mina

Minbiziaren Kontrako Nazioarteko eguna izan da. Goierrin AECC elkartean ehun boluntariotik gora daude. Karramarroaren gorputzarekin antzekotasunak omen dituzte halako batean ugaltzen hasi, eta kolonizazioari ekiten dioten zelulek. Zelula horien batuketak eragiten du minbizia, berrehundik gorako aldaeratan. Ohikoenak bularrekoa, azalekoa, kolonekoa zein birikatakoa dira. Behin gaixotasun honek gorputz baten atea joz gero, nekez joango da. Batzuetan kronifikatu egingo da, beste batzuetan heriotza eragin arteko bidea egingo du. Badaude, haatik, minbizia izan, eta hura atzean uzteko aukera duten zorionekoak ere. Minbiziaren zenbakiek gaztaroa gurtzen eta minaren beldurra elkar hartzen dituen gizartea bere tokian ipintzen dute. Oinazea eta gaixotasuna egon badaude, nahiz eta gertu ez daudenean ez ikusiarena egin ohi den. Urretxuko emakume batek minbizia izan du. Idorreriak jota zebilen, eta hesteen motelak medikuaren kontsultara eraman zuen. Frogak egin osteko emaitzak jasotzeko eguna iritsi eta, medikuak pisatzeko aitzakian beste gela batera pasatzeko eskatu zion. Kontsultara itzuli zenean, medikuaren eta senarraren aurpegiak zurbil, hormatik zintzilik zegoen plakan agerikoa zen beltz gunea ikusi zuen. «Minbizia daukat?», galdetu zion medikuari, eta hark baiezkoa eman zion. Beldurra da ahora etorri zitzaion lehenengo hitza: «Metastasia nuen galdetu nion, minbizia zabalduta ote zegoen, alegia». Sendagilearen ezezkoarekin lasaitua hartu zuen. Albistea jaso, eta denbora gutxian ebakuntza egin zioten. Ebakuntza erasokorra [...]

Goierriko Hitza

Minbizi gaixoei eta senideei zerbitzuak ematen hasi dira Zumarragako egoitzan

Gizarte langile eta psikologo bana egongo da egoitzan hainbat astegunetan; boluntarioak ere bai Aurreko urtarrilaren 10ean Minbiziaren Aurkako Elkarteak Zumarragan egoitza inauguratu eta gero, bertan emango dituzten zerbitzuen ordutegiak zehaztu dituzte jada elkartekoek. Zerbitzu gehienak minbizi gaixoei eta senideei zuzenduta dauden arren, edonori zabaldutako ekintzak ere egingo dituzte.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa