
Carlos de Cos soraluzetarrak irabazi du Mineralogia eta Paleontologia Asteko argazki lehiaketa. Bigarren saria Ainara Garcia hernaniarrak irabazi du. Herriko onena Jokin Antoñana izan da. Gaztetxoen artean, argazki onenari saria

Urretxuko Mineralogia eta Paleontologia asteak 30 urte betetzen ditu aurten. Pasa den astelehenean hasi eta datorren igandera bitartean mineralak, fosilak eta harribitxiak ardatz izango dituzten makina bat ekintzaz gozatzeko aukera

Mineralogia eta Paleontologia astearen 28. edizioa ari da ospatzen

Gaur eguerdian Urretxuko mapa geologikoa aurkeztu dute, Mineralogia eta Paleontologia Astearen barne. Ekitaldia Urretxuko udaletxeko areto nagusian egin dute eta mineral, fosile eta harribitxien azokara etorritako adituek parte hartu dute.

Mineralogia eta Paleontologia Astea egiten ari dira Urretxun. Erakusketak, tailerrak eta azoka daude aukeran; hori guztia Urrelur museoaren gerizpean.

Urretxun 31. Mineralogia eta Paleontologia Astea ospatzen ari dira, larunbatetik. Igandera bitartean erakusketak egongo dira. Ostiraletik igandera, berriz, haurrentzako parkea eta mineral, fosil eta harribitxien azoka ere egongo dira. Aurtengo

Zortzi lagun hauek haurren tailerretan lan egingo dute, begirale gisa. 18 urte beteak eduki behar dituzte, DBHn graduatuak egon behar dira, langabezian egon behar dira eta euskaran B2 maila egiaztatu behar dute. Aisialdiko begirale titulua eta haur ekintzetan eskarmentua edukitzea, Urretxun erroldatuta egotea eta aurreko urteetan programa honetan parte hartu ez izana baloratuko dira. Urriaren 31n eta azaroaren 1ean eta 2an lan egingo dute, goizez eta arratsaldez. Gainera, hilaren 24an, arratsaldean, ikastaro bat egongo da. Aukeratutakoek derrigorrez egin behar dute ikastaroa. Izena emateko udaletxera jo behar da, hilaren 15a baino lehen.

Urretxuko Urrelur museoa ez da museo handia, Aizpuru-enea kultur etxean bertan du egoitza, eta ez dago langilerik museoa zaintzeko. Azken urteotako museo handien eta ikusgarrien eredutik oso urrun dago Urretxukoa, eta akaso, hori da bere arrakastaren sekretua. 1987an museoa ireki zutenetik Urretxu mineralekin, fosilekin eta harribitxiekin lotu da; horrenbestez, herria ama lurrean errotu da eta harriek gordetzen duten memoria gogora ekarri dute. Museoaren genesiak abizen bat itsatsita dakar, Aguado familiarena, hain zuzen.