Tenpura

Eguberrietako errezetak

Barazki eta otarrainska tenpura Toki Alai jatetxea, Arama  Osagaiak 16 otarrainska edo langostino Kuiatxo edo kalabazin bat  Azenario bat  Brokoli bat  Pipar gorri edo berde bat  Irin edalontzi bat  Ur hotz edalontzi bat  Arrautza gorringo bat  Izotz puska batzuk  Prestaketa Lehenik eta behin otarrainskak garbitu behar dira. Luzeeran dituzten hesteak kentzeko, laban bat gainetik pasa eta puntarekin altxatu, gero tira egin. Otarrainskak frijitzerakoan, bildu egin daitezke, hori gerta ez dadin, brotxeta makil batean ziztatu daitezke. Ondoren, barazkiak uretan garbitu eta moztu. Brokolia lora sorta txikietan moztu eta beste barazkiak makiltxoetan. Tenpura nahaskia prestatzeko ipini ontzi batean arrautza gorringoa eta irabiatu indarrez, ondoren ura nahastu eta bukatzeko irina gehitu sardeska batez poliki nahastuz. Izotz puskak ontzian jarri. Ipini su bizitan zartagi bete olio. Olioak nahiko beroa behar du, baina kontuz ibili erre ez dadin. Busti pieza guztiak nahasketan eta bota pixkanaka oliotan. Minutu pare batez eduki oliotan eta atera, xurgatu daitezen. Kontutan eduki pieza gehiegi bota ez gero erantsi egingo direla bata bestearekin. Bukatzeko saltsa bat prestatu daiteke piezak bertan bustitzeko. Nahastu salda pixka bat, soja saltsa apur batekin eta nahi izanez gero tabasko pixka bat. Orburu entsalada epela ganbekin  Martinez jatetxea Ordizia Osagaiak 4 lagunentzat: 16 orburu edo alkatxofa. Perrexil [...]

Goiberri
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa