Zuzenbideko karrera amaierako lan onenaren saria eman diote Amaia Goikoetxea Nazabali (Ataun, 1997), ia 150 lehiakideren artetik. Euskaraz idatzi du, Europako zuzentarau bati buruz.
Urduritasuna eta presioa dira ikastetxeetako zuzendariek gehien errepikatu dituzten bi hitzak, selektibitateaz edo unibertsitateko hautaprobaz galdetutakoan. Etorkizuna jokoan izateak sorrarazten die ikasleei ...
Mondragon Unibertsitatearen Goierriko campusak 10 urte bete berri ditu, eta hori ospatzeko urteurren ekitaldia egingo dute gaur arratsaldean unibertsitateak Ordizian duen eraikin nagusian, 18:30ean hasita. Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuak; Josu Zabala Mondragon Unibertsitateko Errektoreak; Javier Sotil Mondragon Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagurtza alorreko presidenteordeak; Bixente Atxa unibertsitateko Goi Eskola politeknikoko koordinatzaileak; eta Manu Beraza Goierriko campuseko Goi Eskola Politeknikoko presidenteak parte hartuko dute ekitaldian, besteak beste. Goierriko Hitza egunkariak albiste zabala kaleratu du bihar papereko edizioan, campusaren hamar urteko historiari errepaso eginez.
Kutxak bost unibertsitate-ikasle goierritar saritu zituen atzo, karrerako espediente akademiko onena dutelako. Hauek dira goierritar sarituak: Nerea Casado ordiziarra (kimika), Areti Gkika itsasondoarra (irakasletza), Amaia Mendia (industri antolakutza...
Deustuko Unibertsitateak infomazio saioa antolatu du datorren astearterako, hilak 13. Bilera Ordiziako Barrena jauregian izango da, 19:00etan. Ekimenaren helburua Deustuk Donostiako eta Bilboko campusetan 2012-2013 ikasturtean eskainiko duen graduen be...