Urretxuko Udalak, alde zaharra biziberritzeko Zaharrak Berri programaren barne, Iparragirre kaleko arkupeak dekoratzeko lehiaketa antolatu du. Dekorazioak alde zaharrarekin lotura izan behar du. Lehiaketa honetan urretxuar eta zumarragarrek parte har dezakete. Baita gutxienez partaideen %50 bertakoa duten taldeek ere. Proposamenak uztailaren 1a baino lehen aurkeztu behar dira, udaletxeko erregistroan.
Igandean, 12:00etan, kapoeira ikastaroa emango dute Urretxuko Iparragirre plazan. Ekitaldi hau alde zaharra biziberritzeko Zaharrak Berri egitasmoaren barne antolatu dute. Kapoeira musika eta dantza nahasten dituen Brasilgo arte martzial bat da. Afrikarren ondorengoek asmatu zutela uste da, XVI. mendean. Urretxuko tailerra Tribu Aldeia elkarteko Paranus Silvak emango du.
Atzo dantza afrikar erakustaldia egon zen Urretxuko Iparragirre plazan, alde zaharra biziberritzeko Zaharrak Berri egitasmoaren barne. Eguraldi bikaina lagun, jende asko hurbildu zen ikuskizunaz gozatzera. Aurreko asteetan, saloi dantza ikastaroa eta kapoeira eta batukada saioak egon dira
http://youtu.be/xEhAUbWOeek Urretxuko alde zaharra biziberritzeko asmoz bertako udalak martxan jarri duen Zaharrak berri egitasmoaren barruan, dantza ikastaro irekia egin zuten atzo, Iparragirre plazan. Jose Mari Orbegozo dantza irakasleak gidatuta, saltsa, merenge, txa-txa-txa eta zunba dantzak egiteko aukera izan dute herritarrek, eta erantzuna berealdikoa izan da, plaza bete jendek parte hartu baitzuen lehen saioan. Ekainera bitartean, antzeko saio gehiago egingo dituzte.