Barrunbadau taldearen bideoklipa
Goierri Garaiko Barrunbadau musika taldeak bideoklip berria estreinatu du. Beloki mendiaren inguruko baso eta parajeetan egin zituzten Zaldunaren azken arnasa lanaren grabaketak. Urretxu, Zumarra eta Legazpiko hainbat musikarik osatzen dute Barrunbadau taldea, eta euskal tradiziotik edaten duen folk musika egiten dute, txalaparta, gitarra, baxua eta haizezko instrumentuak uztartuz. Urretxu-Zumarragako Gattiken ekoiztetxea arduratu da bideoa egiteaz.













