AC/DC taldearen Thunderstruck trikitiarekin jota
Azken urteetan AC/DC taldearen bertsio bitxi ugari ezagutu ditugu. Tomasitok rumba ukitua eman zion Back in Black abesti ezagunari. Thunderstruck abestiaren bluegrass bertsioa ere birala bihurtu zen Interneten. Eneko Dorronsoro eta Xabier Arakama soinujole goierritarrek ordea, trikitiarekin egin dute abesti horren bertsioa. Grabazioa iazko azarokoa da, Oñatiko Trikiti Jaialdian egindako saiotik ateratakoa.













