Agauztik jauzi eginda, Aralarko inguruetan hegan
Eguraldi ona iristearekin batera, Imanol Urrestarazuk parapentea atera eta jauzi berri bat egin du. Oraingoan, Ataungo parajeetan. Sarastarriko gaina eta koba bisitatu, eta Agauzko gainera igoko da aurrena. Handik jauzi egin, eta hegaldi ederra egin du, Aralarko paisaiak hankapean. Urkillagako gainean hartu du lurra.













