
Hotza eta euria, negu giroa. Ez dabil beste konturik kalean. Baina kaleko eguraldi petralaz gain, aurreneko elurrak ere iritsi dira mendi gainetara. Irakurle batek bidalitako argazki honetan ikusten denez, Aizkorri zurituta esnatu da gaur goizean.
Euskalmet metereologia zentroaren arabera, hotzarekin eta zaparrada giroarekin jarraituko dugu egun osoan zehar, eta trumoiak ere joko du, batez ere goizean. Termometroak nekez iritsiko dira 10-13 gradura. Elur kota, 1300 metroan kokatu dute. Bihar berriz, hobera egingo omen du eguraldiak.